Hendaiako lantegirik handienak eraso informatiko bat jasan du gaur. Saltokientzako izotzgailu eta hotzgailu industrialak ekoizten dituen EPTA France enpresako 500 langileak etxera bidali dituzte. Intzura industrrigunean dagoen EPTA France enpresa. Eta gaur mementukotz itxita dago. Eraso informatiko horren ondorioak irauli ezean, beraz, ez dakite bihar lanera itzuli ahalko diren ere. Aitor Errazkin lankidea Hendaiako lantegiko Pantxo Zubiriarekin mintzatu da gehiago jakin nahian.