Bihar, Bidasoako Itzuliaren 47. Edizioa abiatuko da. urtero bezala, gure eskualdea behin eta berriz zeharkatu duen lau etapako nazioarte mailako erreferentziazko froga izango da. Izan ere, UCI Pro Tour zirkuitoaren baitan, profesional mailara jauzia eman nahi duten 23 urtez beheko txirrindularientzat aukera paregabea da. Kasik mende erdi bete du iada Bidasoako Itzuliak, eta azken lau hamarkadetan honen antolaketan daraman Antton Mendiak esplikatu digunez, hasieratik hona, etengabe prestigioa irabazi izan duen lasterketa dugu honakoa. 20 talde gonbidatzen dituztelarik ere, aurten 35 batek eskatu dute parte hartzea. Prestigio horren irudiko dugu, urtero, atzerriko txinrrindulari talde ezberdinek parte hartzen dutela. Eta aurreko 46 edizioetan etapak edota itzulia irabazi izan dutenen artean, gerora izen handiko txirrundulariak pasa izana dugu ere, horren seinale. Aurtengo Bidasoako Itzuliari dagokionez, bihar hasi eta lau egunetan banatutako 445 kilometroko lasterketa osatu beharko dute. Biharkoan Irungo Urdanibia plazatik abiatu, eta Igantziko IrisarriLanden bukatuko da. Ostegunean Hondarribia izango du abiapuntu eta helmuga, eta azken etapa Erlaitz eta San Martzialgo mendateak igo beharko dituztelarik ere, Colon ibilbidean izango du abiapuntu eta helmuga. Hirugarren etapak ekarriko du, aldiz, aurtengo berritasun nagusia.