Antzerkiaren Maiatza festibalaren 35.edizioa aurkeztu dute

Antxeta Irratia 2019ko mai. 7a, 00:00

Astearte hontan (maiatzaren 7a) aurkeztu dute Hendaiako Antzerkiaren maiatza. Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik, aurten antzerkiaren maiatzak 35 urte beteko ditu eta Gaztelu Zaharren inguruan sortuko duten Herrixkan aurten, karrikako arte eskenikoen festibala maiatzaren 17,18 eta 19an ospatuko da. Antzerki, zirku, eta dantza ikuskizunak bai eta musika ere programatu dute aurten eta  25 konpainien eskutik 51 emanaldi eskeiniko dira. Maia Muruaga Hendaiako Herriko etxeko kultura zerbitzuko Aurelie Pousset.rekin dugu..