Joan den larunbatean hasi zituzten entseguak, bertan parte hartzen duten 7 eta 11 urte arteko 65 ikaslek. Eta larunbatero ensaioak egingo dituzte maiatzan zehar, hilaren 25ean eskainiko duten kontzertu berezia prestatzeko. Hondarribiako Musika Eskolaren helburua da, haurrei ikasitakoa plazaratzeko aukera ematea, eta bertako ikasleak ez ezik, inguruko musika eskoletakoek ere parte hartzen dutenez, musika landu eta ikasteko beste modu batzuk ezagutzea. Izan ere, proiektuaren gidaritzapean, Irungo Kontserbatorioko Raffaela Accela musika zuzendaria dago. Proiektua, esan bezala, Hondarribiko Musika Eskolatik abiatu duten lan dinamika berritik eratorritakoa da. Bertako irakasleetako batekin mintzatu gara.