Eguraldiak ez du printzipioz Aste Santuko turismo kanpaina lagunduko, baina azken bi urteetan bezala, Bidasoa bailaran hotel eta nekazal-turismoen okupazio maila %90etik gora ibiliko da.
Goiz hontan Irun eta Hondarribiko 6 hotel eta 6 nekazal-turismoetan galdetu dugu, eta aipatu digutenez, Madrilen joan den ostiralaz geroztik jai dutela nabari da, eta Espainiako estatuko bisitariak dira gehienbat espero dituztenak, atzerritik, Frantzia eta Ingalaterratik egindako erreserbak ere badituztelarik, asteazkena eta ostirala bitartean helduko direnak. Edozein kasuetan, okupazio maila altua izango da. Hondarribian, Alde Zaharreko Gipuzkoa Plazan dagoen Palacete Hoteleko Maddi Etxebesterekin hitz egin dugu. Hotel bakar batek ez duenez balio argazki baten egiteko. Hondarribiko Rio Bidasoa eta Txoko-Goxon ere galdetu dugu. Hotela beharrean, nekazal-turismoak nahiago dituzten bisitariak ere badira. Honetan, okupazio-tasa altua da ere, Hondarribia zein Irungoetan. Nekatur sarearen partaide direnek esan digute, internet bidezko erreserbei esker betetzen dutela. Eta azken hamarkadan geroz eta nekazal-turismo gehiago daudenez, lehia handia izan arren, gehientsuenentzat aski bisitari badagoela dirudi. Hondarribiko Artizar, Postigu eta Irungo Mendiola nekazal-etxeetan adibidez, aurreikusitako eguraldi txarrak azken orduko kantzelaziorik ekartzen ez badu, bete xamarrak dituzte.