Apirilaren 28a bitarte, Alde Zaharra, erdi aroko harresiak, Jasokunde eta Sagarrondoko parrokia eta Portu auzoa bisitatzeko aukera aurten ere

Antxeta Irratia 2019ko api. 18a, 00:00

Hondarribiko Arma Plaza Fundazioak, herrio ondare historikoa ezagutara emateko bisita gidatu bereziak antolatu ditu Aste Santuko oporraldietarako. Euskal Autonomi Erkidegoko laugarren gunerik bisitatuena da Hondarribiko Alde Zaharra, eta 2014an bisita gidatuak antolatzen hasi zirenetik, etengabe egin du gora bisitarien kopuruak, hasierako 2.800 bisitarietatik joan den urteko 17.500en marka gainditzeraino. Egunotan, Aste Santuko oporren karietara, herriak jaso ohi dituen 4.000 bisitari baino gehiago kontuan hartuta, apirilaren 28a bitartean, Alde Zaharra, erdi aroko harresiak, Jasokunde eta Sagarrondoko parrokia eta Portu auzoa bisitatzeko aukera ezberdinak proposatzen dituzte. 

Koldo Nausia lankideak bildu dizkigu xehetasunak.