50 urte betetzen dira aurten, Jaime Rodriguez Salis irundarrak, Oiasso hiri erromatarra zeneko aurreneko aurkikuntza arkeologikoak egin zituenetik. Eta orduz geroztik, Irunen egin diren aurkikuntza nagusietatik ordubeteko ibilbidea proposatzen duen aplikazioa garatu dute Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera. Elena Torregarai, Arkeolaneko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta erroma klasikoan adituak esplikatu digunez, historia ikertu eta indusketak ezinbestekoak izanik, honen dibulgazioaren aldeko apostua egin nahi izan dute oraingoan. IRUN TIR TOUR OIASSO app berria Google Play bitartez, edota arkeolanen webgunetik telekargatu dezakezue dohainik, eta euskaraz, eta teléfono portableko gps-a piztuta, Junkal plazatik abiatu, eta Santiago kaleko portua, Ama Xantalengo nekropolia eta itzulia eginez, Oiasso Museoaren atzealdean dauden terma erromatarretaraino eramango zaitu, urratsez-urrats. Eta Irungo historia erromatarra ezagutzera emateko ere, Oiasso Erromatar Museoak bere partetik, Irugutzetako labe eta meategira zein Ama Xantalen nekropolira bisita gidatuak antolatu ditu egunotan. Aste Santuko jai egunetan, goizero 11:00etan tren berdean egiten dute bisita. Antxeta Irratian bisita egin dugu, museoko aditu baten eskutik, Itsaso Bikuña. Bihar eta etzo, bi ataletan entzun ahal izango duzute bisita osoa. Baina gaurkoan aurrerapen txiki honekin geratuko gara…