Azalpen eske, aurrekonturik ezean

Antxeta Irratia 2019ko api. 17a, 00:00

Irungo Udalak 2019ko udal aurrekonturik gabe segitzen du. 2018ko aurrekontuen prorroga edo luzapenari esker mantentzen du bere oinarrizko zerbitzuen jarduna, baina eguneroko pertsianak igotzeaz gain, luzapenaren mekanismoak ez du herritarren behar berriak edota inbertsio eta proiektuak garatzeko aukerarik ematen.  EAJ udal taldeak oroitarazi du, 70,5 milioi eurokoa dela 2018tik errepikatzen den luzapena, eta Udal Gobernu sozialistak berak 2019 urterako aurkeztu zuen aurrekontu proiektua, 77,5 milioi eurokoa izan zela. Beraz, Udalaren egunerokoa kudeatzeko eskax den heinean, 2018ko aurrekontuen likidazioa egin berria delarik, hartatik eratorritako 6 eta 7 milioi euroen arteko diru kopurua lehenbailehen erabili ahal izateko exijituko dio Jose Antonio Santano alkateari.  Xabier Iridoy, EAJko bozeramalearen arabera, alkateak kreditu modifikazioa onartzeko udalbatza deitu beharko luke horretarako heldu den maiatzan. Beraz, Irungo gizartearen aniztasunaren irudikoa beharko lukeen negoziazio baten desmartxa abian jar dezala exijitzeko mozioa aurkeztu dute jeltzaleek. Haien esanetan,”alkatearen arduragabetasunaren ondorioz, 2019ko udal aurrekontuen gabeziak sortzen ari duen paralisia hein batean paliatuko lu

Erlazionatuak