Hondarribia, aste santua eta ohiturak

Antxeta Irratia 2019ko api. 16a, 00:00

Eta Aste Santuak zerbait baldin badu, kutsu erlijiosoa da. Hondarribiko Ostiral Santuko prozesioa, adibidez, 1602. urteaz geroztik ospatzen da, gutxienez. Oihartzun handiko prozesioa da Gipuzkoa mailan, eta milaka bisitari erakarri ohi ditu Alde Zaharrera. Baina ekimena ikusteko baino, jendeak parte har dezan, eta Aste Santuaren usadio zaharra iraun dezan Kofradia berri bat sortu berri dute, iada, prozesioko jantziak, imajinak eta bestelakoak zaintzen eta atontzen hamarkadak daramatzatenek. Julia da eramaileetako bat. Eta esplikatu digunez, haien helburua da ondasun kultural eta historiko hau mantentzea, bai eta jendeak aktiboiki parte har dezan lortzea ere. Balio handiko ondarea duten jantziak eta imajinak baliatzen dituzte prozesioan. Erromatarren jantziak, esate baterako, Etxenagusia margolariak egindako diseinu batzuetan oinarrituta egin ziren, Parisen. Baina santuen jantziek ere 300 urte  

 

 

Erlazionatuak