Txomin Sagarzazu alkate denez geroztik, Udalaren 2,3 milioi euro fakturatu duten kultur jardueretarako MONTAI eta beste hiru enpresei egindako ordainketak, era iurregularrean eta dekretu bidez ordaindu izana leporatu dio eldiario.es agerkari digitalak. Diotenez, Gipuzkoako EAJ alderdiko militantea den Aitor Elorzaren enpresak izanik, eman dira ordainketa hauek, eta udal kontu hartzaileak egindako 12 kontrako abisuen ondotik. Gogoan hartu behar da, 2009az geroztik iraungita duela Udalak MONTAI enpresari esleitua zuen kontratua, eta orduz geroztik lehiaketa publiko berri bat deitu beharretan dagoela Udala. Eta ez da kontratu bakarra egoera horretan, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua ere, horietariko beste bat baita.
Informazio hauen ondotik, hau guztia argitzeko, Ikerketa Batzorde baten osatzeko eskaera egingo du gaurko Udal Osoko Bilkuran, Abotsanitz udal tzaldeak.
Irungo kasuaren, aldean, Txomin Sagarzazuk salaketa plazaratu zen momentu berean eman zituen azalpenak. Udalak kontratuen kudeaketarako eta lehiaketa publikoen plieguak osatzeko zailtasunak dituela aitortu du, baina bitartean, ezinbestekoak diren zerbitzuak, eman, ematen diren heinean, ordaindu ere egin behar direla.
Gainerakoan, gaurko udal osoko bilkura horretan, 2018ko aurrekontuen likidazioaren berri eman, eta inbertsioetarako 9,8 milioi euro ahalbidetuko dituen kreditu modifikazioa onartzera emango dute.
Abotsanitzek iragarri du, 47 inbertsio edo proiektuak, banan-banan bozkatzea eskatuko dutela.
Bestalde, eta Abotsanitzek aurkeztuko dituen mozioei dagokienez ere, nabarmendu -Abotsanitzek bere partetik, proposamenak jasotzen dituen zenbait proiektu interesgarritzat jotzen baditu ere, eta kreditu modifikazioa hauek egin daitezen beharrezkoa ikusten badu ere, agintaldi honetan kreditu modifikazioek izan duten emaitza erreala ikusirik, ez da fidatzen. Agintaldi honetan egindako kreditu modifikazioetan onartutako proiektu gehienak ez direlako gauzatu, eta urtez-urte errepikatu dituzte.
Bestalde, gaurko udalbatzan bi mozio aurkeztuko ditu Abotsanitzek. Batetik, eldiario.es agerkari digitalak plazaratu dituen kultur jardueretarako MONTAI enpresari alkateak dekretu bidez ordaindutako kontratuen ustezko irregulartasunak argitzeko Ikerketa Batzorde baten sortzeko eskaera. 2009az geroztik iraungitako kontratu esleipena izanik, Udalarentzat lanean segitu baitu, 2,3 milioi euro fakturatuz. Hori jakina zen, baina ez EAJ alderdikide baten jabetzako enpresa izanik.
Eta bestetik ere, orain 80 urte bete dituen Paue ondoan zegoen Gurseko kontzentrazio esparruan izandako 6.500 euskaldunetatik, 49 hondarribiarrak aintzat hartuak izan daitezen, memoria historikoari lotutako mozioa bat ere.
Jarraian audio guztiak entzungai