« Laburbira » euskarazko film laburren zirkuitua Irunen gozatzeko aukera izango da

Antxeta Irratia 2019ko api. 9a, 00:00

Aurten bere 16. edizioa bete duen « Laburbira » euskarazko film laburren zirkuitua Irunen gozatzeko aukera izango da, apirilaren 11an. 35 herri bisitatuko ditu, tartean Irun. Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan 19 :30etik aurrera emango dituzte edizio hontako 9 film laburren hautaketa bat.  2018an zehar, Euskaltzaleen Topagunean 29 film labur jaso ziren aurtengo Laburbiran, euskarazko film laburren zirkuituan, parte hartzeko. Haietarik 9 aukeratu dituztela epslikatu digu Iban Eguzkitza, Euskara arloko zuzendaria.

Mónica Martínez Euskara arloko ordezkaria (SOINUA)