Hondarribiko alkateak jakinarazi du, Alarde Fundazioak egindako gonbidapena onartu egin duela. Badira bi hilabete, Alarde Fundazioak irailaren 8an emandako gertaera latzak berriz ere errepika ez daitezen, bizikidetza sustatuko duen elkarrizketarako mahai bat proposatu zuela. Bertan, Alarde Fundazioak berak ez luke zuzenean parte hartuko, Kale Nagusian emandako liskarretan, zuzenean inplikatutakoak baizik. Hau da, plastiko beltzen atzean dagoen Hondarribiko Emakumeak taldea eta Kale Nagusian desfilatzen duen Jaizkibel konpainia.
Gonbnidapen honi uko egin zion Jaizkibel konpainiak iada, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako elkarrizketarako desmartxan parte hartzen duelako, eta bertan bai, Alarde Fundazioko ordezkariek parte hartzen dutelako, eta ez Hondarribian bertan proposatu den horretan. Hau aurrera atera dadin, mahai horren moderatzaile edo bitartekari lanetan aritzeko Txomin Sagarzazu alkateza gonbidatu zuen Alarde Fundazioak. Eta hainbat aste beranduago, gonbidapena bizikidetzaren alde duen ardura eta erantzunkizunari kasu eginez, onartu egin du. Alkatearengana jo dugu honi buruz gehiago jakin nahian.