Irundarren diruarekin "luxuzko justifikatu gabeko" 70 bazkari egin izana leporatu dio ELKARREKIN PODEMOSek Santano alkateari

Antxeta Irratia 2019ko api. 9a, 00:00

Jose Antonio Santano alkateak 2006 eta 2016 urteen artean, justifikatu gabeko bazkarietan xahututako dirutza publikoa salatu dute. Irungo jatetxe garestietan (Trinkete Borda eta Iñigo Lavado jatetxeetan), ustez alkate gisa eta laneko bileren karietara egindako bazkarietan, justifikatu gabeko 24.000 euro baino gehiago dira, Alkatetzako Protokolo diru-partidaren bizkarrera ordainduta. Diru publikoarekin beraz.

Irungo ELKARREKIN PODEMOS-eko bozeramale eta hautagaiak, David Sotok salatu dueenez, « udal kontabilitatean  70 anotazio daude alkatearen bazkarietako gastuei dagozkieneak, 800 euro arteko gastuak dira bazkari bakar batean ». Argitu duenez, « orain artean, eskatuta ere, ezinezkoa izan da ez fakturak eskuratu, ezta norekin eta zergatik egin ziren bazkari horiek ». Otorduak justifikatuak ote diren jakiteko, ezinbesteko informazioa delarik bere ustetan.

Irungo ELKLARREKIN PODEMOS 2016ko otsailaren 15ean eskatu zion alkateari bazkari horien justifikazioa, eta orduz geroztik, informazio zehatza hirutan galdegin dutelarik ere, ez dute oraindik informaziorik eskuratu ahal izan. Alkateak erantzun dienez, norekin bazkaldu zuen jakitea ezinezkoa du, gaur egun ez duelako garai hartako agenda informaziorik gordetzen.

Irungo Podemos-eko ordezkariaren arabera, onartezina da, 10 urtetan alkateak 840.000 eurotik gora xahutu izana protokolo gastuetan. 

Dena den, eta zalantzagarriak izan daitezkeen beste gastu batzuk alboratuta, onartezina da, krisi garai latzenetan udal langilegoari eta udal zerbitzuetan murrizketak ematen ziren bitartean, alkateak halako bazkarietan irundar ororen poltsikotik halako dirutzak xahutu izana.

Miren Etxebeste, Irungo PODEMOSeko idazkari nagusiak oroitarazi du ere, agintaldi hasieratik, udaletxean sartu zirenetik saiatu izan direla, alkatetzatik egiten diren gastuen murrizketa, eta diru publikoaren «erabilera etikoa eta arrazoizkoa» sustatzen.