Joan den martxoaren 22an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epaiaren kontra, Frantziako poliziak “kontrol arrazistak eta itzulketa ilegalak” egiten jarraitzen duela dio Irungo Harrera Sareak. Epai horren arabera, ezin da itzulketa prozedura gauzatu Europa barruko muga batean. Halere, Santiago zubi inguruan horrelako kasu ugari gertatzen ari direla diote saretik. Joan den udaz geroztik agerikoak izan dira VigiPirate dispositiboa Pausu eta Santiagoko zubietan. Eta irailan 15 polizia gehiago jarri zituzten lanean Hendaiako komisaldegian, espreski, mugazain lanetarako. Aldiz, martxoan Europatik agindutakoaren ondotik, eta aste honetan aipatu dugunez, trantsitozko migranteen kopurua apaldu dela ikusita, kontrolak eten egin zirela zirudien. Baina Harrera Sareak salatu du, zenbait kasu dokumentatu dituztela. Horietako bat adin txikiko baten kasua.