Jeltzaleek emandako hitza bete dutela adierazi du Olanok Irunen

Antxeta Irratia 2019ko api. 4a, 00:00

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia Irunen izan da gaur bisitan, agintaldiko bilana egin, eta lurralde mailan eta Irunen, etorkizuneko erronkak zeintzuk diren partekatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundian, jeltzaleek duela lau urte San Juan plaza berean emandako hitza bete egin dutela nabarmendu du. 130 plaza edukiko ditu Arbesek, 54 apartamendu tutelatuetan, eta 30 eguneko zentroan. 22 milioi eurotako aurrekontua du, eta apirilean proiektua lizitatu ondoren, udazkenean bi urteko eraikuntza lanak hasiko direla nabarmendu du. Gipuzkoa mailan EAJ eta PSE alderdien gobernu koalizioari esker eraman ahal izan dituzte proiektu gehienak. Gipuzkoako Batzar Nagusietan gehiengoa eukita, agintaldiari egonkortasuna eman diolako. Irun, aldiz, salbuespena izan dela adierazi du Olanok. Eta hala bada, errudun bakarra Jose Antonio Santano alkatea dela. Xabier Iridoyrenganako babesa eskatzearekin batera, Markel Olanok aitortu du, Gipuzkoa mailan, aldiz, gaur egungo baldintzak errepikatuko balira, Gipuzkoa mailan egonkortasun horren aldeko apostua errepikatzeko asmoa duela. Irungo Udalaren kasuan, ez dute jeltzaleek zer egingo luketen iragarri.