Adineko pertsona eta hauen beharrei begirako eskualdeko jardunaldia burute dute Hendaian

Antxeta Irratia 2019ko api. 3a, 00:00

Gaur adineko erresidentzia edo zahar-etxeetako, zein adineko pertsonen zaintza zerbitzuen inguruko jardunaldia ospatu dute Hendaiako Varietes gelan.  Mugazgaindi halako zerbitzuen eskainza partekatu ote daitekeen, eta Hendaian, Irunen zein Hondarribian dagoen eskaintza eta beharren inguruan hausnartu dute, erakunde publiko eta sektoreko enpresa pribatuek. Bertan aditzera eman dutenez, adineko pertsonen zaintzarako profesionalak behar dira. Populazioa zahartzen ari da Euskal Herrian eta egoera horrek zahar etxe eta etxez etxeko zerbitzuen garapena eskatzen du. Hendaiako herriko etxeak, mugaz gaindiko hitzarmenak izenpetu ditu egoera honi erantzuteko. 2040 urtean Ipar Euskal Herrian 6 pertsonetik 1ek 75 urte izango ditu. Hendaiaren kasuan gaur egun 65 urtekoek, biztanleriaren % 23a ordezkatzen dute, eta 75 urte baino gehio dituztenak % 9a dira. 

Hendaian, Hondartzako Haizpean zahar-etxe berrian 7 milioi euroko inbertsioa egin ondotik, ateak zabaldu orduko plaza guziak beteak ziren. Eta agerikoa da erakunde publikoek ez dituztela euren zerbitzuak, beharrak bezain azkar emendatzen. Richard Irazusta, Hendaiako Gizarte Gaietarako auzapezordeak esplikatu digunez, ezin dira nahi bezainbeste erresidentzia eraiki. Hortaz, aterabideak bilatu beharko dira. 

Irunen ere, Leka Eneako adineko pertsonentzako apartamentu tutelatuen proiektua hor da. Eta adineko Arbesko adineko erresidentzia berrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak 22 milioi euroko inbertsioa egingo duelarik, 130 plaza eskaintzeko, etxez etxeko laguntza zerbitzuak, etxeko janari zerbitzuak eta bestelako formulak ere abian jarri izan dira azken urteetan.