Ostirala hontan, arratsaldeko 19:00retan, Irungo Kontserbatorioaren eta Auntxa Trikititxa Eskolaren arteko elkartrukatze jaialdia ospatuko dute, Irungo Mendibilgo Kontserbatorioko aretoan. Azken urteetan trikitixa musika modernoa edo modan jarri ohi izan diren kantuetan bere pisua izan duen musika tresna izanik ere, pasodoble, kunbiak, polkak eta doinu tradizionalak ere landuko dituzte, baina leku berezia izango dute Korrontzi, Kepa Junkera, Gozategi, Esne Beltza edota Flaco Jimenezen abestiek. Eta Iñaki Aranaga irakasleak nabarmendu digunez, trikitixa beste musika tresnekin ongi uztartzen dela erakutsiko dute, bibolina, bazteria eta beste zenbait perkusioekin elkartuz.