Zerbitzu publikoen defentsan, antolatu egin dira Hendaian

Antxeta Irratia 2019ko api. 3a, 00:00

Joan den asteburuko jaka edo ator horiek Hendaian egindako mobilizazioan iragarri zuten bezala, Hendaiako Hondartza auzoko posta bulegoaren berridekitzeko sinadura bilketa kanpaina abiatuko dute CGT sindikatuak eta auzoko komertzianteek.  Ez daude bakarrik, zerbitzu publikoen alde jendartea mobilizatu nahi dutenez, Zerbitzu Publikoen Defentsarako Herritar Kolektibo edo plataforma baten sorreraren berri eman baitu gaurkoan Hendaiako CGT sindikatuak. Odile Dirachette, CGT sindikatuko ordezkariarekin mintzatu gara, sinadura bilketaz, eta zertbitzu publikoen itxierak Hendaian eragiten ahal duenaz. Baita honi aurregiteko sortu berri duten Herritar Kolektiboaz ere. CGT sindikatuak goiz hontako agerraldian salatu du, Hendaiako Herriko Etxeak, itxitako zerbitzu publikoen egoitza horiei berehala bilatu diela beste erabilera bat. Posta bulegoaren kasuan, Hondartzako eskola handitzeko, eta Zerga-Etxearen kasuan