Geltokia sorkuntza eta eraldaketarako gune

Antxeta Irratia 2019ko api. 2a, 00:00

Akitaniako 30 tren geltokietan zeuden baliatu gabeko espazioak proiektu berritzaileentzako eskaini nahi izan ditu SNCFak. Hala, egoitza horiek multinazionalen eskuko ohiko ostatu eta jatetxeei eskaini beharrean, elkarteei zuzendutako deialdi eskaintza bat egin zuen 2018an. Eta BorderLine Fabrika izan da, Hendaian, geltokian espazio hori erabiltzeko baimena lortu duena. Joan den urria hasi ziren lokalaren atontze lanak. Eta nahi baino motelago baldin badoa ere, Bordeline Fabrikaren proiektua zertan den jakin nahi izan dugu. Printzipioz, 12 urteko alokairu hitzarmena erdietsi du arte fabrikak, bertan arte sormenaren coworking gune bat garatzeko. Aitor Errazkin lankidea mintzatu da, proiektuaren eramaileekin. 

 

Erlazionatuak