Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldia ospatuko dute Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren elizan.

Antxeta Irratia 2019ko api. 2a, 00:00

Herriko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, eta kontzertu denak dohainik izanik, goi mailako abesbatza emanaldiak izango dira, apirilaren 6-7ko eta 13-14ko asteburuetan, beti iluntzeko 20:00etatik aurrera. Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkateak ziklo honen atzetik Eskifaia egiten duen lana eskertu nahi izan du gaurkoan, eta eliz musika baino gehiago dela nabarmendu du. Eliza musikaldiak, aurtengoan zenbait nobedade ekartzen ditu. Eskifaiak hiru korou baititu. Eskifaia Txiki haurrena, ez duela bertan parte hartzen, eta helduen abesbatza mixtoa eta Xatz ahots txuriena ere. Eta zikloaren azken kontzertuan, biak batera aritu izan dira beti. 

Juan Ignacio Aristizabal, Eskifaiako ordezkariak esplikatu digunez, aurten kontzertu bana emango du bakoitzak. Eskifaiaren kasuan, apirilaren 7an. Xatz eskifaiako arduraduna, Elena Usoz-ek esplikatu digunez, aurreko urteekin alderatuz, lan bikoitza suposatu die aldaketa honek. Baina egitaraua bikaina eskaini ahalko dutelakoan dago.

Etxeko abesbatzen emanaldiez gain, larunbatez, kanpotik gonbidatutako talde bana ere izango da, goi mailakoak biak. Apirilaren 6 hontan, Biarnoko ‘Pierres Liriques’ abesbatza, eta apirilaren 13koan Arrezzon hainbatetan saritua izan den, Esloveniako ‘Ingenium Ensemble’ taldea ariko da.