Sustengu Zentroaren hiru urteetarako hitzarmena izenpetu zuen bart Hendaiako udalak. Herriko Etxeak agintaldi honetan izan duen ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatu, eta ekonomia jarduera berriak sortzeko helburuari jarraipena ematea da helburua. Eta asmo horren baitan, bertako eta kanpoko, Ipar zein Hego Euskal Herriko eragile ekonomiko ezberdinak elkarren artean lanean jarri, eta aukera berriak sortzeko, Hendaiako Enplegu Foroa ospatuko dute bigarrenez, apirilaren 4an. Bertan parte hartuko duten zenbait enpresa eta proiektu ezagutzeko parada izango dugu datozen egunetan. Gaurkoan, CASER erresidentzia izango du hizpide Maia Muruaga lankideak.