Atzo gauaz geroztik, Irungo tren geltokiak, badu migranteak Martindozenearen bideratzeko seinaleztapen propioa.

Antxeta Irratia 2019ko mar. 28a, 00:00

Harrera Sareak 6.000 migrante baino gehiago lagundu ditu epe horretan. Eta joan den urtarrilaz geroztik, 938 pertsona artatu, informatu eta lagundu ditu. Horietariko 819 gizonezkoak, 78 emakume eta 41 adin txikikoak. Gurutze Gorriak kudeatzen duen Martindozene aterpetxera bideratu izan dituzte gehienak, gauez Iruna iritsi eta aterpetxea non zegoen ere ez zekitela, Harrera Sareko gau-txori taldekoek hartu dutelarik horren ardura, Udalak entzungor eginagatik ere, migranteen beharra ez delako desagertzen. Baina iristen da momentu bat bizitzan, non, hamaika aldiz eskatu eta gero, ofizialki ere, Udalbatzan agintariek hartutako konprmisoak betetzen ez dituenean, herriak hartu behar duen hitza eta ekintza. Martindozeneako bide ikusgarri da dagoeneko, tren geltokiaren sarreran ezarri duten mural handi batetan, Harrera Sareak ezarri duen mapa handi bati esker. Biharko udal osoko bilkuran hitza hartuko dute alkateari oroitarazteko, udabatza horretan onartu eta beraz hartutako konpromisoak bete egin behar dituela. Haien artean, seinaletikaz gain, Harrera Sareak San Juan plazan eskaintzen duen erreferentziazko informazio puntua gune aterpetu eta egokiago batetara eramateko udal egoitza baten eskaintzea ere, besteak beste.