Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, Gipuzkoan Gazte Tour programa musikala itzuliko da udaberri honetan gure eskualdera. Joan den urtean, Irunen eta Hondarribian, emanaldi bana proposatu ondotik, aurtengoan ere, bi udalerrietan errepikatuko du. Baita, Eibar, Arrasate, Lasarte eta Zumarraga ere. Baina aurreneko deialdia Irunen izango da, apirilaren 13an Ficoban. DiskoFesta Gaztea, Goazen-eko Miren Arrieta eta Ainhoa Larrañaga edota Gure Kaxa telebista saioko Iban Garcia izango dira, nerabeei zuzendutako programazioan. Aitor Errazkin lankideak bildu ditu xehetasunak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien eskutik.