Milaka lagun iragan dira asteburu honetan Ficobatik. Kolorea, marrazkia eta sormena izan dira nagusi, baina artelanetarako euskarri bakarra, eta betirakoa: prest diren gizakien azalak izan dira. 2000. urteaz geroztik Espainiako Estatuan ospatzen den tatuaia munduaren nazioarteko topaketak, badu Euskadin bere ordezkaritza. Eta bigarren urtez jarraian Ficoban bildu dira nazioarteko tatuatzailerik onenetakoak. Euskadi Tatoo Convention honetan, ostiralean hasi eta hiru egunez, artista hauek zuzenean lanean ikusi, haien eskutik tatuaia bat egin, edo bestela ere, antolatutako lehiaketak, tailer eta kontzertuetaz gozatzeko parada eman dute. Punta-puntako tatautzaileen artean, Euskal Herrikoak ere badira.