Bederatzigarren ekitaldia izango da, eta aldaketa gutxi emango dira. 1.3000 metroko desnibela, eta 500 korrikalarietara mugatuta, aurtengoan ere zozketa bidez banatu dituzte dortsalak, 1.084 lagunek izena eman baitutez. 500 partehartzaileetatik 55 emakumezkoak izango dira, %10ekoa lehen aldiz gaindituz. Fortuna elkarte antolatzaileko Arantxa Rojok esplikatu digunez, emakumeen presentzia bermatzeko diskriminazio positiboa egiten dute.
Gutxieneko protzentaia %7an mantendu dadin erabaki hartu zuten aspaldi. Horrek esan nahi du, 35 ermakumek soilik izena emango balute ere, 35ak dortsala eskuratuko zutela zozketa kontuan hartu gabe.
Lasterketari eta trafikoari dagokionez, gogoratu gaur Harresilanda kaleko ibilgailuak kenduko dituztela, eta igandean 11:30etik 14:00etara Jabier Ugarte kaletik Alde Zaharra doazen ibilgailuen sarrera murriztuko dutela. Lasterketa Zimizargatik Muliatera sartuko da, handik Tximista kalera, San Nikolas Zubia zejarkatuta, aszken metroak Alde Zaharrea n, Leiba jenerala, Murrua kalea eta Santamaria ateuarrean zeharkatuta, Harresilandan helmugaratuko delarik. Korrikalarientzat, aldiz, kezka nagusia mendian dago. Iker Oliveri hondarribiarrak hirutan irabazi du lasterketa, eta eguraldi ona egingo badu, lasterketa azkarra izango dela iragarri du. Nolanahi ere, Ulia eta Jaizkibel mendiaren artean, txalupa hartu behar izateak kezkatzen du.