Hondarribian, Txingudiko Zerbitzuak eta Udalak berak, entzungor egin die azken 20 urteetan Txiplao errekaren arroko bizilagunei. Borja Jauregi alkate zen garaietan hasi ziren bizi duten arazoaz ohartarazten, eta 2017ko azaroan Txomin Sagarzazu alkatea eta Txinzer-eko kudeatzaileekin izandako bilkuran, argi utzi zieten, Guadalupe azpiko Postigu nekazal-etxetik Txiplao gaineko muinora bitartean bizi diren 125 etxebizitzetatik gora, Jaizkibel akanpaleku eta inguruan diren nekazal-etxeetako ur-zikinak Txiplaoko errekara isuritzen segitu beharko dutela. Ur zikin hauek, usai txarrak eta arratoiak ekartzen ditu, baina arazo nagusia, Zumardiaren atzekaldetik Molla Ibilbideraino, eta hortik Bidasoa ibaira, kutsadura iturri onartezina dela diote bizilagunek.
Urte luzeetan Eusko Jaurlaritzak Bidasoa ibaian itsaskiak harrapatzeko debekua ezarri izan du, ecoli bakteriaren presentziagatik. Bakteria honen presentziak, uretan kakaren presentzia delatatzen duelako. Txingudiko Zerbitzuetatik hasi, eta AZTI erakundetik bukatu, azterketa sakonak egin izan omen dituzte kaka horren iturria zein zen jakiteko. Baina iada bazekiten, eta bistan dena, ez dute lehentasunetan emana, arazoari konponbiderik ematea.
Txiplao Errekaren Arroako Sanemendurako Auzotarren Kolektibo”ko kidea da, Juan Mari Arrospide.