Gipuzkoako agintariek eskatu duten bilkuraren emaitzaren araberakoa izan daiteke, Hondarribiko aireportuaren etorkizuna. Izan ere, Air Nostrum hegaldi konpainiak Hondarribia-Madril zerbitzuan, astean sei hegaldi murriztuko dituela jakitera eman zuen joan den astean. Eta joan den urtarrilean iada, hegaldien %16 bat murriztu zuen, bidaiari kopurua %6 apaldu zelarik. Hondarribiko aireportuak erabiltzen duen beste konpainia, hegaldi merkeetako Vueling da. A319 hegazkinak baliatzen ditu, baina arazoak suertatzen zaizkionean, sarritan, Bilboko aireportura berbideratu ohi ditu Hondarribiko hegaldiak.
Xehetasun oro audioan duzue