Harri Xabaletako auzo elkarteak aldarrikapenekin segitzen du

Antxeta Irratia 2019ko mar. 18a, 00:00

Hendaiako Harri Xabaleta auzo elkarteak, autoen abiadura azkarra salatzeko ekimen bat burutu zuen larunbatean. Urteak dira autoen abiadura murrizteko aldarrikepenari heldu ziotela, istripuak ekiditeko eta auzoak behar dituen hobekuntzak egiteko ordua iritsi dela adierazi dute. Miguel, Harri xabaleta auzo elkarteko kidearekin hitz egin dugu. Egoera kontuan hartuta, herriko etxearengana jo dute, ahal bezain azkar erantzun bat jasotzeko xedez.