1915. urtean Irungo Udalak ordaindu eta eraikitako Avenida Zubia berritzen hasi dira iada. ACCIONA enpresa arduratuko da lan konplikatu hauetaz. Berez, 10 hilabeteko atzerapenarekin hasi dira lan hauek. Joan den urteaz geroztik, zubia itxita aurkitzen delarik, baita azpitik nabigatzea debekatuta ere. Aldiz, zubiaren egitura zartatua egonagatik, eta zubi bat zaharberritzea, berri bat eraikitzea baino konplexuagoa dela nabarmendu du gaur Irungo Udaleko Obretarako zinegotzia, Cristina Labordak. Nolanahi ere, eta 1960. hamarkadan konponketa lan sakon batzuk egin baziren ere, zubiaren egitura erdoilduta eta zartatua zegoen, eta birgaitze lanak behar zituen. ACCIONA enpresa egiten ari den lanak konplexuak dira, izan ere, berez, egungo egitura itsekiko duen behin-behineko zubi bat eraiki beharko dute, zaharra birgaitu, eta dena bere jatorrian zegoen bezala uzteko helburuarekin. Printzipioz 9 hilabeteko epea dute lanak gauzatzeok, beraz, dena ondo joanez gero, urrirako preste gon beharko litzake. Gehiago jakin nahi izan dugunez, Iñaki Jaime, obra daraman injeniariari galdetu diogu zubian bertan zertan ari diren.