CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak antolatuta, aurten ere Udaberriko Garbiketa Handiaren deialdia egin dute larunbata honetarako. Hainbat elkarte eta ehundik gora herritar bolondresen laguntzari esker, urtero bezala, Hendaiako 8 bat kilometro kostalde garbitzeko deia luzatu dute. Laurence Elizetxe, Itsasgarbiketarako misio karguduna eta Jon Frahier CPIE erakundeko Ingurumen teknikariak eman dizkiigute xehetasunak