Hondarribiko “Zuhaitz Eguna” heldu den apirilaren 6an ospatuko dute.

Antxeta Irratia 2019ko mar. 12a, 00:00

Aurtengoan ere,  San Telmo inguruan egingo da, Higer Itsasargirako bidean doan pista hartuz. Ekimen honek, Jaizkibel mendia basoberritzeko helburua du, familientzako  ekartzen duen xarma eta sinbolismotik haratago.  Aurtengoak 24. edizioa du. Hondarribiko “Artzu” baserriko Gregorio Berrotaran hautetsi zenak sortutako ekimen honi esker, 4.000 zuhaitz baino gehiago landatu dituzte dagoeneko Jaizkibel mendiko txoko ezberdinetan. Eta bai, aurreko urtean herrian sortutako umeen izenean, jaioberri bezainbeste zuhaitz landatzen dira urteri. Natura 2000 eremu babestua den mendia basoberritzeko xedea dute horrela.  

Azken urteetan, aldiz, zenbait erabaki hartu izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Lehen suteek suntsitutako basoguneak edota berez larre hutsak zirenak baliatzen zituzten zuhaitzak landatzeko. Eta orain hamarkada luzeetan hedatzen joan den pinuaren ordezkatzeko ere baliatzen dute.  Are gehiago, azken aldian insignis pinua izurriteak jota dabilela. 

Kalixa Silanes, Landa eta Garapenerako zinegotzia.