Bidasoaren bi aldeetako milaka emaztek, Martxoak 8ko greba feministarekin bat egin zuten. “Heteropatraiarkatu kapitalistari planto” lemapean, Hendaia, Irun eta Hondarribiko kolektibo feministak antolaturik 7000 lagun inguru elkartu ziren mobilizazio historiko honetan. Bertan izan ginen eta parte hartzaile batzuekin hitzegiteko aukera izan genuen
Aurretik, Irungo udaletxeak deitutako elkarretaratzeak, zer esan handia piztu zuen. Su txikitan talde feministak, Jose Antonio Santano Irungo alkatearen jarrera "hipokrita" bezala definitu zuen. Elkarretaratzean, udal gobernuko ordezkarien ondoan; Udalatxearen berdintasun politika salatu zuten
Irunen bezala, Hondarribian milaka eta milaka emakume bildu ziren, Hondarribian azken urteetan egin den mobilizazio jendetsuena izan zen, mobilizazio honetan “Jaizkibel konpainia” ren borroka eta konpromezua gogora ekarri zuten
Martxoak 8ko egunaren ondoren, mugimendu feministak lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuen.
Erreportai batean bildu ditugu hainbat lekukotasun