Irungo Harrera Sareak joan den uztailaz geroztik lagundu dituen 6.000 trantsitozko migranteetatik, dozena bat dira Euskal Herrian geratu nahi izan dutenak. Horietariko zenbaitzuk BasHerri elkartearen laguntzari esker, Gipuzkoako zenbait baserrietan aprendiz moduan lan egin eta bizitzeko aukera lortu dute zenbait hilabetez. Gainerakoak, aldiz, Irunen aurkitzen dira kale-gorrian. Joan den otsaileko Irungo udalbatzan Harrera Sareak aurkeztu eta onartu egin zen mozioari esker, Udalak zenbait konpromiso hartu zituen. Martindozenea aterpetxerako bidea seinalizatzea, San Juan plazako harrera puntuari aterabide duhinago bat eskaintzeko udal egoitza bat eskaintzea, edota kale gorrian diren migrante hauei laguntza ematea. Aldiz, udalbatza horren ondotik, sei hilabeteetan aurreneko aldiz Jose Antonio Santano alkateak Harrera Sareako kideekin izandako bilkuran, udalbatzan hartutako konpromisoei ezezkoa emateko, aitzakiak eta oztopoak jarri zikien alkateak, bata bestearen atzetik. Iosune eta Ion, Harrera Sareko kideek esplikatu digute, bertan bizitzen geratu nahi duten migrante gutxi horiei buruz, alkateak eman dien erantzuna.
Irungo Udalak inguruko udalerrien ardura ere aldarrikatzen duen bitartean, ez du erantzun garbirik ematen. Mugaren bestaldean, aldiz, Udal Gobernu bera izan da, azken Herriko Kontseiluan migranteak babesteko jarrera argi uzteko mozioa aurkeztu eta onartu egin duenak. Funtsean, Herriko Etxeak sustengu zerbitzurik abian jarriko ez badu ere.
Richard Irazusta, Gizarte Gaietarako auzapezordearekin hitz egin dugu