Euskal Herriko cromlech bereziena Jaizkibel mendian aurkitzen da

Antxeta Irratia 2019ko mar. 7a, 00:00

2002. urtean egindako prospekzio batetan identifikatutako mairu-baratza baten indusketa lanek, agerian utzi dute orain, Euskal Herriko cromlech bereziena Jaizkibel mendian aurkitzen dela. Berez, Piriniio mendi-kate osoan, Aralarreraino 1.500 mairu-baratza topatu dituzte orain artean, baina horietarik 70 inguru bainoi ez dira industuak izan.  Arantzadi Zientzia Elkarteak azken urtebetean Jaizkibel V eremuan egindako indusketa arkeologikoetan, aldiz, 6 metro diametroko mairu-baratza handia, eta berezia aurkitu du. Izan ere, hilobi eta lurren mugarri gisa baliatzen zirelarik ere, honek duen egitura eta arkitektura konplexuak, «mini-stongheige» batekin konparatu dute arkeologoek. Manu Ceberio, Arantzadiko indusketaren zuzendariak esplkikatu digu zerk egiten duen berezi, erromatarrak eskualdera iritsi aurretik, duela 2.000/3.000 urte artean Hondarribian bertan bizi ziren abeltzain eta nekazari populazio sedentarioek egindako Brontze Aroko harrien zirkulu perfektu honek. Egitura horretan nabarmenak diren bi metro luzeko bi harri horiek antropomorfoak direlako susmoa dute, hau da, gizaki baten formarekin eginak. Eta beste zenbait harrien kokapena ere, egunsentia edo ekhiari begira ezarriak izan zirelako susmoa dute ere. Baina hau baieztatzeko, indusketak bukatu, eta orain eroriak dauden harri eta elementuak zutik jarri, eta jatorrizko egoeran kokatu beharko dituzte. Indusketa arkeologikoak 2019 hontan bururaino eramatea espero dute. Lanak bukatzeko,  Hondarribiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza izango dute. Dena dela, Jaizkibel mendiak bere baitan gordetzen dituen altxorrak azaleraztea arnas luzeko lan bat da, dena. Arantzadik iragarri duenez, mairu-baratza berezi honen inguruetan, oraindik lurrazpian dauden gutxienez beste zazpi cromlech gehiago identifikatu baitituzte.