Zerbitzu publikoen murrizketari buruzkjo eztabaida bete-betean, Hendaiako Herriko Etxeak jakitera eman du, hendaiarren segurtasuna bermatzeko ere, Herriko Etxeak egin behar izan dituela ahaleginak, frantses Gobernuak migrazio politiken baitan mugazain eta kontrol lanetarako baino ez dituelako polizia gehiago eskaintzen. Azken urtebetean Hendaian eman den lapurreten gorakadaren aurrean, Herriko Etxeak segurtasun aktibo eta pasiboa ere abian jarriko du, bideo-bigilantzia kamarak ezartzeko 150.000 euroko diru-partida onartu baitzuen joan den udan, aurki martxan jarriko dituztenak. 30 kamara hauek, prebentiboak direla oroitarazi du Herriko Etxeak. Eta delitu baten aurrean baino ez dira grabazioak begiratuko. Izan ere, sei udal ordezkarik osatutako Tranquillité Publique izeneko batzordeak kudeatuko ditu, poliziarekin harremanetan.
Anartean, frantses Gobernuak 15 polizia gehiago ezarri zituen Hendaian joan den irailan, baina migrazio kontroletarako baino ez.
Richard Irazusta hautetsiareekin hitz egin dugu