Emakumearen astea antolatu du Emeki taldeak

Antxeta Irratia 2019ko mar. 5a, 00:00

Emeki elkarteak “Emakumearen Astea” antolatu du urtero legez. Erakusketak, hitzaldiak eta proiekzioak, hainbat dira Udalarekin lankidetzan antolatu dituen ekintzak datozen egunetarako. Eta urtero bezala, Hondarribiko emakume langile bat omenduko dute. Martxoaren 10ean, Puntaleko Eskola Zaharreko euren egoitzan egingo dute.  Programazioa borobiltzeko, Hondarribiko Udalak bere partetik, “Carmen y Lola” filmaren proiekzioa antolatu du martxoaren 8an Itsas Etxean, eta hilaren 9an, “Pik-nik” euskarazko antzerkia. Bestalde, Hondarribia-Katsikas taldeak proposaturik, “Arian Komandantea’ (‘Commander Arian’” dokumentala eskainiko du Emekirekin lankidetzan, martxoaren 10ean, igandearekin.

Emeki elkarteko kideek guztiaren berri eman digute