Hendaian, aldiz, mobilizazioak azkartuko dituzte egunotan CGT, Solidaire eta FO sindikatuek, Hendaiako Hondartza auzoko posta bulegoaren hestearen kontra. Otsailaren 28an itxiko dute. Eta joan den urrian Pausukoa itxi eta gero, Hendaiako hirierdikoa baino ez da geratuko Biriatu, Pausu eta Hendaia osoari zerbitzu emateko.
Gobernuaren zerbitzu publikoen murrizteko politiken baitan hartutako erabakia izanik ere, La Postek 2008az geroztik erabiltzaileen %30 baten apaltzea argudiatu du Pausukoa lehen, eta orain Hendaiako Hondartzako posta bulegoen hesteko. Eta zerbitzu hauek saltoki batean ordezkatuz, ordutegi komertzialarekin, posta zerbitzua zabalago baten alternatiba hobesten du.
Hondartzakoaren kasuan, Carrefour Express batek jasoko ditu eskutitzak martxoaren lehenetik goiti. CGT sindikatuko Odile Diraxet-ek esplikatu digunez, bi lanpostu jokoan dira Hondartzako bulegoan. Sindikatuen arabera, zerbitzu publikoak desbideratu, murriztu, azpikontratatu eta internet bidez eskaini nahi izatea onartezina da.
Joan den ostiraleko elgarretaratzean, Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak zerbitzu publikoen defentsa aldarrikatu zuen ere Antxeta Irratian.