Irungo emakumeak plazara aterako ditu Parean elkarteak

Antxeta Irratia 2019ko ots. 15a, 00:00

Parean berdintasunaren elkarte berriak, Oihana Llorente irundarrak ekoiztutako “Irungo emakumeak plazara” dokumentala aurkeztuko du, heldu den otsailaren 21ean, arratsaldeko 19:00retan, Oiasso Erromatar Museoan.

Irungo historiaren errelatoa emakumeen ikuspegitik egiteko gonbidapen bat da, Vicenta Olazabal, Dolores Salis, Menchu Gal, Julia Iruretagoyena, Leire Landa, poxpologileak edota mandatugileak nortzuk ziren ezagutzeko parada emango duena.

Baina ikus-entzunezko bat baino gehiago da mugimendu feministatik bultzatu dutena, dagoeneko, plazaratu aurretik, ikastetxeetan berdintasunerako hezkuntza tresna pedagogiko gisa ere baliatu baitute Irungo ikastetxeetan.

Oihana Llorente bera, eta Parean elkarteko Ainara Lopez eta Miren Lantzek eman dizkiote xehetasunak Peli Lekuona lankideari. Esplikatu digutenez, emakumeen eskutik, historia luzea du proiektu honek.