Luis Mariano abeslariaren eskutik egitea, hori da Irungo Udalak Ikust-Alaian egin nahi duen museoaren helburu nagusia. Bertako zein kanpokoei Irun izan zena eta gaur egun arte izan duen garapenaren berri emateko, museo gisa egokitzeko lanak harrapaladan abiatu ditu, aldiz, Udal Goberu sozialistak. Eta oposizioko udal taldeen haserrea piztu dituzte formak.
Joan den urtean alkateak emandako hitza jan egin baitu. Ikust-Alaia udal liburutegia zena behin libratu egin zelarik, Udalbatzan talde politiko guztiekin batera honen erabilerak aztertzeko lantalde bat sortzeko konpromisoa hartu baitzuen. Eta 2019ko urte hasiera hontan, Kultura Batzordean jakinarazi die gobernuak oposizioko taldeei, proiektu museistiko oso bat zehaztu egin duela. Eta ez hori bakarrik, 1891. urtean eraikitako Ikust-Alaia bera ere egokitzeko lanak hasi eta barrenetik hustutzeko lanaka abiatu egin dituztela.
Eraikinaren zaharberritze lanak, EnSanjuan proiektua garatu zuen Luis Uzcanga arkitektoak berak egingo du, eta atzo aitortu zigunez: “eraikinak ez ditu gaur egunbgo irisgarritasun eta efizientzia energetikoaren aldetik behar baldintzak betetzen, eta museo gisa baliatzeko ere, goitik-behera berritu beharra dago, zutabe nagusiak eta oinarriak sendotzeko ere, kanpotik zein barrutik ere, dena desmuntatu beharko delarik. Proiektua ahal bezain kontserbatzailea izaten saiatu direla nabarmendu du, baina ia osorik berritu beharko dutela, kanpotik lehengo itxura emanez, atzekaldean igogailua jasoko duen eraikiko zaion dorre akristalatu moderno bat izan ezik”.
Harrapaladan abiatutako lanak izanik, SPI udal taldeak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia zein Udaleko Ondare sailei Ikust-Alaia eraikina hustutzen hasi direlarik, zer uki zezaketen eta zer ez argitzeko txosten bat eskatu duela iragarri du iada.
Presaz eta interes elektoralari begira baino, bultzatutako proiektu bat baino ez dela deritzote oposizioko zenbait taldek.
Horren adierazle, atzo bertan, Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundik Kultura diputatu sozialistaren bisita Ikust-Alaia eraikinera. Jose Antonio Santano alderdikidearekin batera egin zuen abiatu berri dituzten obrei bisita, diputazioak milioi euroko proiektu honen erdia diruzlagunduko duela jakinarazteko.