Sexu askatasunaren kontrako erasoek gora egin dute eskualdean

Antxeta Irratia 2019ko otsailaren 13a

Azken asteetan Irungo zenbait establezimenduetan emandako lapurreten harira, sare sozialetan izan ezik, zenbait komunikabideetan ere, piztu den alarmari aurregin nahian edo, Ertzaintzak, Irun-Hondarribiko Udaltzaingoak eta bi udalerrietako segurtasunerako zinegotziek egin ohi duten Koordinazio Batzordearen balorazioa publiko egin zuten atzo.

Irungo Ertzain-Etxetik eman ditzuten 2018ko datuen arabera, ez da egia gure eskualdean lapurretek gora egin dutenik. Kontrakoa baizik. Kriminalitate-tasak, aldiz, ezin estaliu dezake beste errealitate bat, sexu-askatasunaren kontrako erasoek gora egin dutela, hirukoiztu zehazki, 2017an 12 sexu-eraso salaketa jaso ondotik, iaz 34 izan baitira.

Hortaz gain, 231tik 299ra emendatu dira lesion-delituak, eta zentzu honetan igoerarik nabarmenenea familiaren esparruko erasoetan izan da, 76 salaketarekin.

Halere, orohar, eskualdeko delitu tasa %1,62 apaldu egin zen 2018an, 2.670 arau-hauste eman direlarik, 34 gutxiago. Eta bereziki, hain zuzen ere lapurretek %5,97 egin dutelako behera. Izan ere, 2017an baino 108 lapurreta delitu gutxiago eman ziren iaz Irun-Hondarribian, bereziki, indarra erabilita egindako lapurreten kasuan. Beraz, datu ofizialek agerian uzten dute, lapurreta delitu kopuruek gora egin dutenik, gezurra dela.