Hondarribiko V. Kanikross proba jokatuko da Higer Itsasargi inguruan

Antxeta Irratia 2019ko ots. 7a, 00:00

Ez ohiko kirol bati buruz ere mintzatuko gara gaur. Izan ere, asteburu honetan, Euskadiko TxakurKross Ligaren baitan, Hondarribiko V. Kanikross proba jokatuko da Higer Itsasargi inguruan. Aurten Ogiberri Saria izendatu dute.

Urtetik urtera indartzen eta babesle berriak biltzen doan kirola baita kanikross edo txakurkrossa, ikusgarria izanagatik. Euskanikross Kirol Elkarteko antolatzaileek, Talaia bidera hurbiltzen den orok, lasterketa ikusgarri bat segitzeko aukera izango duela nabarmendu du.

Aurten gainera, bi jardunaldi izango dira. Larunbata arratsalde iluntzean, 17:00etatik aurrera bata, eta igande goizeko 9:00etatik aurrera bigarrena. Baina zer da txakurkrossa? Edo kanikrossa? Ba, urtetik urtera geroz eta jende gehiagok praktikatzen duen kirola. Jendea, eta euren txakurrak, noski. Joxemari Altuna eta Juulen San Miguel, EuskaniKross elkarteko kideek azaldu digute zertan datza.

Guztira kategoria ezberdinetako sei lasterketa egingo dituztelarik. Izan ere, proba ofizialez gain, bere txakurrarekin probatu nahi duen ororentzako txakurkross herrikoia, eta haurrentzakoa ere izango da igande eguerdian.