Asko ala gutxi, kontsumitu, kontsumitzen da. Eta gazteak adikzio hauetan eror ez daitezen prebentzio lan handia egiten da Irunen, Gizarte Zerbitzuetatik. 2012-2017 Adikzioen Kontrako Planak aurreikusten zituen 25 ekintzak bete egin ditu Irungo Udalak.
Baina prebentzio lana etengabea behar du izan, eta etengabea ere gizarte kontsumista honek eskaintzen dituen aukera eta adikzio berri posibleei egokitu beharra ere.
Hala, otsailaren 28a bitartean, Irungo IV. Adikzioen Kontrako Plana osatzeko inkesta egiteko aukera ematen du Udalak. Sasoia erakundea ari da eragile ezberdinekin bilkurak egiten, eta 12 eta 18 urte arteko eskolartekoei inkestak egiten ere. Gure partetik, gehiago jakin nahi izan dugunez, Gizarte Zerbitzuetako teknikari arduradunarengana jo dugu.