20 urte bete ditu Bidasoa - Txingudi partzuergoak

Antxeta Irratia 2019ko ots. 7a, 00:00

Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko partzuergoak 20 urte betetzen ditu horren karietara asteazken hontan, urteko kontseilu orokorra ospatzeaz gain urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egin zuten. Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko partzuergoak, Irun, Hendaia eta Hondarribiko herriak biltzen ditu. Hasiertik, izaera berezia duen eskualde honetako elkarte, erankunde eta bizilagunen arteko ezagutza sustatzea izan du helburu. Kultura,Kirola, euskara eta turismoaren alorrretan proiektu amankomunak bultzatu dituzte. Bidasoa Folk festibala, Bidasoako bertso eskula, turismoa sustatzeko Bidasoa Pass txartela eta Azken urteetan garraio zerbitzuari dagokionez, hego bus  Hendaia eta Irun arteko herrietara zabaltzea besteak beste. Aurrera begira lankidetza honekin jarraitzeko prest agertu dira.

Bidasoa txingudi mugaz gaindiko partzuergoaren kontseilu orokorrak 2019ko aurrekontuak onartu ditu, guztira 300.000 euro baino gehio onartu dituzte.