“Aldaketa Klimatikoa Historian Zehar” Oiasso museoan ikusgai

Antxeta Irratia 2019ko ots. 5a, 00:00

Otsailaren 28a bitartean, pil-pilean den aldaketa klimatikoari buruz gogoetatzeko erakusketa ederra jasotzen du Oiasso Erromatar Museoak. Bizkaiko Museo Arkeologikoak utzitako erakusketa izanik, azken bi milioi t’erdi urteetan Euskal Herrian aurkitutako aztarnak biltzen ditu. Eta “Aldaketa Klimatikoa Historian Zehar” lelopean, gizakiaren eta klima aldaketaren arteko hartu-emanaz hausnartzeko aukera ematen du.

Izan ere, Lekeition aurkitutako pinguinoen aztarnak edota estepako errinozero lanudoarenak ere badira tartean. Santimamiñeko leizeetan aurkitutako ehunmilaka urte dituen homo sapiens baten hezurduratik abiatuta, gaur egun munduan bizi garen hura bezalako 7.000 milioi homo sapiens-ak ama lurrarekin egiten ari garenaz jabetzeko parada ematen du erakusketak.

Halere, Juanjo Jimenez, Oiasso Museoko historialariak, Koldo Nausia lankideari esplikatu dioenez, aldaketa klimatikoak etengabeak izan dira.