Oinaurreko loturan izan dira gaur bisitan Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak, AP-8 autobidearekin egingo den Irungo hirugarren lotunearen eraikuntza lanen lehen egunean. Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia, eta Bide eta Azpiegituretako diputatua, Aintzane Oyarbide.
Azken hilabeteetan zonaldea gurutzatzen duten tentsio altuko Iberdrolako lineak desbideratzeko lanak egin dituzte, baita biribilgune berria egongo den tokian zegoen dorre elektrikoa tokiz aldatu ere. Eta dagoeneko, lotune erdia berarekin hasi dira gaur. Orotara kasik 15 milioi euroko proiektua da, eta Bidasoa eskualdeko trafikoa arintzeko lehentasunezko helburua duela esplikatu digu Markel Olanok.
12 hilabeteko obrak aurreikusten dira, eta beraz, 2020ko urtarrila-otsaila alderako, Oinaurretik autopistara sartzeko erabilgarri egon dadila espero dute. Entzun duzuten bezala, betiere, Irungo Udalak hitz emandako partea betetzen badu.
Aldundiak nabarmendu du, egindako azterketen arabera, autopista sahiesbide gisa erabiltzea ahalbidetuko duen lotune berri hau, egunero 2.500 erabiltzaile izango dituela aurreikuspenen arabera. Zentzu honetan, erabiltzaileei erraztasunak emango dizkiete, Irungo autopistako bidesari guztiak bateratuaz.