Jeltzaleen ildo politikoak bost mahai ingurutan aurkeztuko dira

Antxeta Irratia 2019ko ots. 4a, 00:00

EAJ udal taldea, aldiz, aurrekontuei begirada galdu gabe, maiatzeko udal hauteskundeak prestatzen hasia da. Atzo bertan Barakaldoko BECen izan zen Xabier Iridoy jeltzalea, alderdiak antolatutako aurre-kanpainari hasiera emateko ekitaldian.

Gaur, Irunen, uztailaz geroztik osatzen ari diren Irungo hiri ereduaren osaketa prozesua borobiltzeko mahainguru parte-hartzaileei ekingo diete.

Xabier Iridoyk esplikatu digunez, euren politiken ardatz nagusiak hunkitzen dituzten gaiei buruzko bost konferentzia proposatuko dituzte datozen asteetan. Aurrenekoa, gobernantza eredu berriei buruzkoa izango delarik. Lehen hitzordua Palmera Montero gunean, 17:00etan burutuko da.

Gainerako hitzaldietan, Irungo enpresa txiki eta ertainei buruz, errepide eta mugikortasunaren inguruan, gizarte politiketaz, eta elkarbizitza eta segurtasuna Irunen aztertuko dituzte.  

Erlazionatuak