Irungo alkateak, Jose Antonio Santano ADIF erakundeak atzo jakitera eman zion berri historikoaren azalpenak eman ditu gaur. Espainiako Sustapen Ministroak Irunera egindako bisitan iragarri bezala, 30 milioi euroko aurrekontu bideratuko dute Irungo tren geltoki intermodal berria eraikitzeko.
Egungo aldiriko trenak, RENFEko gainerako bidai luzeetakoak, Abiadura Handiko Trena eta autobus geltoki berria ere barneratuko ditu. Eta Euskotreneri ahalbidetuko dio ere, Eusko Jaurlaritzak hala erabakitzen badu, topoaren geltoki berria bertan txeratzea. ADIFek aurreproiektua esleitzeko deialdia luzatu egin du, eta proiektua erredaktatzeko lanak abian jarriko ditu beraz. Aurrera egiteko ezinbesteko urratsa.
Alkateak esan duenez, SOINUA “proiektu honek Udalaren nahiak asetzen ditu, hasierako geltokiaren proiektua erdia baitzen, eta Txanaleta plazari segida ematen zion. Baina Udalak argi zuen etxeak oztopatzen zituela, eta ezinbestean geltoki-zubi funtzioa behar zuela hiriaren bi aldeen artean, Geltoki kalea eta Aduana kaleen artean. Eta ADIFek entzun ez ezik, kasu egin izana oso berri ona dela nabarmendu du alkateak”.
Izan ere, geltoki intermodalak sei metro zabalerako pasarela bat izango du Aduana kalera emango duena, Pio XII. Plazaren ondoraino, oinezko zein bizikletentzako, eta larrialdi zerbitzuen ibilgailuentzako. Dena dela, Txanaleta plazatik geltoki Intermodal berrirainoko eremua estaltzeko eta hiritartzeko proiektua Udalaren esku geratuko da. Hau ordenatu eta zertara bideratzeko lehen gogoeta fasean baino ez dira aurkitzen.
Zentzu honetan, oposizoko taldeek eskatu, eta Landetxa auzo elkarteak idatzirik galdegin dien bezala, urtarrilean izandako saio partehartzaileei segida emango diote otsailan zehar.