Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak aparkalekuaren arazoa larria dela salatu du

Antxeta Irratia 2019ko urt. 29a, 00:00

Eta bestelako eztabaida piztu du azken asteetan, Irungo aparkaleku arazoak. Juan Wolmer-eko Nagore Laffage plaza atontzeko lanak hasi dituztenetik. 85 plaza inguru ezabatu dira, eta Udalak jakinarazi duenez, obrak dirauten bitartean Palmera-Montero zentroaren lurrazpiko aparkalekuan, Murias enpresarekin adostu dituzten 65 alokairuzko plazak, denak agortu egin dira.

SPIk gogor kritikatu du hilabeteotan Udalak egiten ari den aparkaleku arazoaren kudeaketa. Halere, Cristina Laborda zinegotziak aitortu dituen datuen arabera, udal gobernuak egindako lurrazpiko aparkalekuen aldeko apustua erdibideko erantzuna baino ez du izan. Erraztasun guziak emanda, a la carta eskaintza bat eginez ere, lurrazpiko aparkaleku guztien okupazio tasa %49koa baita une hontan.

Hain zuzen ere, Udal Gobernuak aparkalekuen kentzeko eta lurrazpiko aparkalekuak diru publikoarekin eraiki, eta enpresa pribatuen esku uzteko daraman politika kritikatu du Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak azken hilabeteetan.  

Pinudi auzokoa 2007an zabaldu zutela kontuan hartuta, eta azken urtean 30 eurotako alokairuak eskainita, 80 plaza gehiago okupatu direla aintzat hartuta, oraindik ere 281 plazetatik 157 baino ez dira okupatu. Baina San Juan edota Pio XII. plazan dauden aparkalekuetan ere, orotara, lurrazpiko aparkaleku guztien okupazio tasa une honetan %49koa da Irunen. Datu hauek, udal gobernuko ordezkariak eman zituen prentsaurrekoan joan den astean, SPI udal taldeak 2018an zehar bitan eskatu eta ukatu dizkion bitartean.

Podemos Ahal Dugukoen ustetan, kalean aparkatzeko arazoak agerikoak dira, zenbait auzoetan bereziki. Eta ez dute bat egiten, Cristina Laborda, Mugikortasunerako zinegotziak egin duen balorazioarekin. Irungo aparkaleku arazoa relatiboa dela esanez.

Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak argi du aparkalekuaren arazoa larria dela. Izan ere, IRUNVIk egindako azken inkestaren dio, etxebizitzarena eta langabeziarekin batera, aparkaleku arazoa direla irundarren hiru kezka nagusiak. Hau dela eta, bizilagunen iritziak biltzeko helburuarekin, bilera irekia antolatu dute gaur gai honi buruz hausnartzeko.

Hitzordua gaur 19:30etan Palmera-Montero zentroan izango da Dunboa, Arbes eta Palmera Montero inguruko auzokideei zuzenduta. Baina datozen asteetan, gainerako auzoetako aparkaleku arazoak aztertzeko, antzeko bilera gehiago antolatzeko asmoa agertu du Si Se Puede Irun Ahal Duguk.