Sei kale hezitzaile ariko dira maiatza bitartean, irundarren arteko bizikidetza segurtatuko luketen, errespetuzko portaerak sustatzen, eta udal ordenantza nagusiak zeintzuk diren oroitarazten. Kale inkesta bat ere osatuko dute, gerora Udaltzaingoari baliagarria izango zaizkion datuak biltzeko. Herritarrek eguneroko Irun Atseginago bat lortzeko hiritarren arteko liskarrak sahiesteko beharrezkoak diren portaerak eta arauak noraino errespetatzen diren jakiteko.
Irunen erregistratuak dauden 9.200 txakurren jabeei, hauen erabilera, arautegi eta haien kaka jasotzeko sentsibilizazio kanpaina batekin hasi dira. Baina kalea garbi mantentzeko beharra, gehiegizko zarata eta auzokideen arteko bizikidetza, edota bizikletaren erabilera egokiari buruz informatuko dute. Lertxundi eta Ibargoyen udaltzainek eman dizkigute kanpaina honen inguruko xehetasunak.
Irunen, 9.200 txakur daude, eta horietatik 200 bat arraza arriskutsuetakoak izanik, kezkaturik agertu dira Udaltzaingoatik, jabe zenbaitzuk agertzen duten ganoragabekeriagatik. Txakur oro lotua joan beharra dagoela, eta arriskutsua izanik, bozala eta guzi agintzen baitu Euskadi mailako legeak.
Bestalde, txakurren kakak jasotzeko zakarrontzi berezitu gehiago ezarri zituen Udalak joan den urrian, eta Puianan bezala, Oxinbiribilen ere, txakurrak aske ibili ahal izateko aisialdi guneak jarri dituzte. Baina oraindik ere, arauak errespetatzen ez dituzten txaku-jabe asko dagoela nabarmendu digute Udaltzaingotik.