Via Irun proiektuari esku-balazta ezarri dio oposizioak Udal Goberun sozialistari

Antxeta Irratia 2019ko urt. 28a, 00:00

Trenbide eremuari berreskuratuko zaizkion lehen 64.000 metro karratuetan sortu nahi den jarduera ekonoikoetarako Parke Teknologiko Urbanoa kudeaketa Zaisa sozietateari eman nahi diote sozialistek, baina erakunde honen estatutuak aldatu behar dira horretarako.

Eta hilabete hontan bertan, Espainiako Sustapen Ministroaren bisitak Via Irun proiektua garatzeko konbenio berriak urrats historikoa eman badu ere, asko dira oraindik proiektuak dituen zalantzak eta zehaztu beharrekoak. Hirigintza proiektua bera zehazteko, herritarren iritziak biltzeko prozesu partehartzailea martxan da, eta ministroak 23 milioi euroko aurrekontua iragarri du tren geltoki Intermodal berria eraikitzeko, eta ingurua atontzeko beste 7 milioi euro.

Baina Irungo hirierdia eraldatuko duen proiektua finantzatzeko iturriak dira, joan den ostiralean, oposizioak zaltzan jarritakoak. Plusbalia handiak sortzen dituzten eraikin eta ekipamendu asko badirelako proiektuak aurreikusiak, baina zalantza sortzen duten beste zenbait aprobetxamenduk suposatuko duten gastuak ez dituzte hain argi ikusi EAJ, EH Bildu eta SPIk. Ekipazio batzuk zorrak utz ditzazketelakoan, mozioa blokeatu, eta bozkatu gabe uztea adostu zuten errezeso batean.

Erabakia, momentuz geldiarazi du oposizioak. Oroitarazi dute gainera, Udalak partehartze prozesua luzatu dezala galdegin dutela hainbat kirol eta auzo elkartek. Txanaleta plazako erakusketa informatiboa martxora arte zabalik egongo bada ere,  otsailaren 15ean itxiko dute internet bidezko iritzi bilket, eta lau dira antolatutako aurrez-aurreko parte-hartze saioak. Printzipioz azkenak, asteazken honetan Palmera-Montero gunean, goizez haurrak eta gazteak gai hartuta goizeko 10:00etan, eta arratsaldeko 19:00 Via Irun proiektuaren ekonomia ehuna aztertuko dutelarik.